jueves, 26 de marzo de 2020

2020ko martxoaren 27a. Ahozkoa

Egun on, txapeldunak.
Gaur meet bat egingo dugu.
Hasteko, espero dugu koneksioa ongi ibiltzea.
Meet aplikazioan sartzeko kodea: dun mabd ere
Ikasgelan sartzeko kodea: n6gka4e

miércoles, 25 de marzo de 2020

2020ko martxoaren 26ko lana

Egun on, txapeldunak.
Gaur meet bat egingo dugu.
Hasteko, espero dugu koneksioa ongi ibiltzea.
Meet aplikazioan sartzeko kodea: dun mabd ere

1. HASIKO GARA. ORAIN, ASMAKIZUNAK.

GIZON TXIKI, TXAPELA HANDI.

ZER DA?

PERRETXIKO bilaketarekin bat datozen irudiak

BAI, BAI, PERRETXIKOA.

ORAIN BESTE BATZUK:

  • BETI SUTAN, ETA SEKULA(INOIZ) EZ ERRETZEN.
  • HATSA BAI, ETA GORPUTZIK EZ.
  • EGUNEZ BARNEAN, GAUEAN KANPOAN.
  • BI ARDO BARRIKA BATEAN, SEKULA NAHASTU GABEAN.
  • KUTXA TXIKI BAT, DENEK IREKI, ETA INORK ITXI EZ.
  • PUNTAN PUNTA BAT, ATZEAN ZULO BAT.
  • GELA BETE AIZKORAZ, ZER DA?
  • ZURI ZURI BOROBILA, GILTZARIK GABE IREKI.


ERANTZUNAK: ORRATZA, LABEA, ARRAULTZA, ARRAULTZA, PUZKERRA, AHOA, ILARGIA, ARRAULTZA

asmakizunak bilaketarekin bat datozen irudiak
asmakizunak bilaketarekin bat datozen irudiak
asmakizunak bilaketarekin bat datozen irudiak

domingo, 22 de marzo de 2020

2020ko martxoaren 25eko lana

Kaixo, txapeldunak! 

Zer moduz moldatzen zarete?

Gaurko lana: idazlana. 

IRAKASLEAK KLASEAN IDAZLAN BAT EGITEKO ESAN DIZUE, ETA GAIA EMAN DIZUE: TELELANERAKO AHOLKUAK. ZUEK EZ DUZUE LAN EGITEKO GOGORIK ETA IDAZLAN BAT "FUSILATU" BEHAR DUZUE. HARTU SEGIDAKO TESTUA ETA FUSILATU. GOGORATU, GAIA=TELELANERAKO AHOLKUAK. 

 



Telelanerako aholkuak

Telelana enpresatik kanpo, normalean etxean, egiten den lana da; eta telekomunikazio-sareak erabiltzen dira lan egiteko. Oso ondo, etxean, baina nola egiten da hori?

Betiko ohiturekin segi: errutinak izan
Lan egiteko gune egokia aukeratu, hor egin lan, eta normal jantzita, ez oherako arroparekin.
Gogoratu: saiatu eguna normal hasten: dutxatu, gosaldu…
Ordutegia eta baldintzak
Lanorduak bete egin behar dira. Beraz, antolatu denbora. Zenbat denbora behar duzu? Zein denbora-tarte lan konkretu batean aritzeko? Bakarrik, kontzentratuta, inorekin hitz egin gabe? Aukeratu beste denbora-tarte bat mezuak erantzuteko, online-bilerak egiteko, talde-lana antolatzeko… Batzuek eskuko telefonoko datu mugikorrak itzaltzen dituzte.
Gogoratu: telelana ez da 24 orduz prest egotea enpresarentzat edo bezeroentzat.
Argazkia: Piksels (CC0)
Finkatu eguneko eta asteko helburuak: ikusi bete diren
Finkatu norberaren eta lantaldearen helburuak: zein lan egin behar da gaur edo aste honetan? Idatzi paperean, edo mugikorrean… Partaide bakoitzaren rola ere finkatu. Aztertu bete diren helburu horiek.
Gogoratu: elkarren arteko konfiantza ezinbestekoa da.
Atsedena
Hartu atseden, eta egin ariketa fisikoak. Denborarik ez baduzu, edo umeak badituzu, egin luzatze-ariketak: 10 minutu. Sarean badira tutorialak.
Gogoratu: etxe-zuloan egotea gogorra da.
Kontzentrazioa
Lana da telelana: ez galdu arreta. Ez da sukaldean aritzeko edo etxeko erosketak egiteko denbora.
Gogoratu: telelanak auto-diziplina handiagoa eskatzen du, eta norberak hartu behar du. Ez da komeni lanaldia egunero aldatzea: egun batean goizez, hurrengoan arratsaldez…
Argazkia: Pxfuel (CC0)
Bukatzen jakin
Eguna edo lanaldia bukatu bada, bukatu da. Finkatu bukatzeko ordua. Bihar egin behar den lana, ez egin gaur.
Gogoratu: ez sentitu errudun etxetik lan egiten duzulako.
Komunikazioa
Lantaldeko kideekin jarraitu harremanetan. Aplikazio asko daude online bilerak egiteko.
Gogoratu: izan proaktiboa.
Eta umeak badaude etxean?
Bereizi lan egiteko tokia eta umeekin egoteko tokia. Azaldu umeei, ahal den neurrian, zergatik egiten ari zaren telelana. Eta zer den telelana, ze ondorio dituen etxeko martxan.
Gogoratu: umeak aspertzen badira, kaosa ez da urruti izango.
(lkasbil)
GOGORATU GURE MEET APLIKAZIOAN SARTZEKO KODEA: meet.google.com/dun-mabd-ere

2020ko martxoaren 24ko klasea

Egun on, gaur ez duzue denok batera konektatu behar. Egun osoa duzue,  gure blogean konektatzeko. Baina eguna bukatu baino lehen, lana egin behar duzu.

Gaurko lana: irakurriaren ulermena, hiztegia bilatu eta galdera bati erantzuna eman bukaeran.

1. Ikasbil web orrialdean sartu.
2. Gaia idatzi: Eskerrak balkoia daukagun!
3. Artikulua irakurri. Ikasle bakoitzak 10 hitz berri bilatuko ditu hiztegian, eta blogean sartu ( Eskerrak balkoia daukagun). Unaik den-dena ulertzen badu, orduan bat ere.
4. Eta zuk zertarako erabiltzen duzu balkoia normalean? Eta egun hauetan? galderari erantzuna eman, aurreko sarreran.

Animo, eutsi gogor lanari.

estropadak bilaketarekin bat datozen irudiak

martes, 17 de marzo de 2020

2020ko martxoaren 17a

B1 – BITARTEKOTZA (20 puntu) IDATZIZKO BITARTEKOTZA – LANA – 10 puntu 30 min.

Zure lagun bat irakaslea da eta lan bila dabil. Hiru ikastetxetatik iritsi zaizkio lan eskaintzak. Aholkatu zein den lanik egokiena berarentzat eta azaldu zergatik. Idatzi mezu bat aukera hauen berri emateko (100-120 hitz).

 1.Clases extraescolares con grupos reducidos. Alumnos entre 12 y 16 años. A 100km. de tu lugar de residencia.

2. Contrato en prácticas para 2 años. Contrato de 25 horas por semana. Máximo 2 meses. Grupos de 30 alumnos. A 30 minutos en autobús.

3. Monitor de tiempo libre. Alumnos entre 10 y 12 años. Contrato de un año para los meses de julio y agosto. A 300km. de tu ciudad.

viernes, 24 de enero de 2020

Mendigoizale bat galdu da


Sei gazte galduta Pirinioetan: lainoak harrapatu zituen Monte Perdido inguruan.
Honako puntu hauek erabil ditzakezu

Mendia eta arriskua lotuta doaz? Zergatik?
Zergatik gertatzen dira istripuak? Norena da errua?
Zer egingo zenuke horrelakorik ez gertatzeko?
Nork ordaindu beharko lituzke erreskateak?
_______________________ 

viernes, 18 de octubre de 2019

Unibertsitatea ala Lanbide-Heziketa?

Euskaltegian aldizkari elektronikoa duzue. Bertan astero gaiak 
proposatzen dira, ikasleek iritzia eman dezaten. Aste honetako gaia 
hauxe da:
UNIBERTSITATERA JOAN ALA LANBIDE- HEZIKETA
IKASI. ZER GOMENDATUKO ZENUKE?
Eman zure iritzia
.
Gutxienez,200 hitz idatzi behar dituzu. Iritzia emateko,
zure esperientzian edo ingurukoenean oinarrituta, ondoko puntu
hauek erabil ditzakezu:
Aukera bakoitzaren alde onak eta txarrak
Gaurko ikuspegia eta iraganekoa
Gazteen nahiak eta gurasoenak
Lan merkatua, enpresen eskaera, krisia...
Unibertsitateko formazioa
Zure gomendioa baten edo bestearen alde.