lunes, 21 de octubre de 2013

Bizikletak gero eta gehiago erabiltzen dira hirian.

Bizikletak gero eta gehiago erabiltzen dira hirian, agi danez. Zuk ere bizikleta hartzen al duzu hona eta hara joateko? Uste duzu gure ikastetxean bizikletaz etortzeko aukera  daukagula? Ba al da segurtasun askirik?


Nahitaez erabili behar dituzun baliabide pragmatikoak:
  1. izenondoa + izan....... -t(z)eko(helburuzkoa). Egokia da......ibiltzeko.
  2.  Erlatibozko esaldia: --(e)n
  3. Zehar estiloa: ..(e)la
  4. Alde batetik....,bestetik...

lunes, 7 de octubre de 2013

Pasahitza

 Oraingoan Interneteko pasahitzak dira hizpide. Kontua labur xamarra izan daitekeenez, afera zabaltzen ahal da, eta pasahitzez aparte, Interneteko segurtasun osoaz mintza gaitezke. Horretarako, sarrera bat egin ezazu, jakin-mina pizteko; gero, gertaera bat kontatu; hori kontatu ondoren, aholku batzuk eman, eta bukatzeko ohar bat egin. Unibertsitatean sartzeko probak "gaiak iradokitzen dizunari buruz" idazteko dio. Beraz, badugu askatusun ederra.
Baliabide pragmatikoei dagokienez, bada, gertaera lehenaldian kontatu. Antolatzaileak erabili, paragrafoak bereizteko. Hitz eratorriak. Zehar estiloa.Menperatzen duzun hori: erlatibozko esaldia, ahalera, deklinabidea...