lunes, 25 de noviembre de 2013

Euroa

Idatzi hogeita bost lerro, gutxienez, euroaren alde onak eta txarrak azalduz. Zure iritzia eman Europako batasunari buruz.

Bideo-kamarak gure karriketan.

Gaia Bideo kamerez bete nahi dituzte kaleak.
Testu-mota Argudio testua.
Norentzat Egunkari edo aldizkarietako irakurleentzat.
Zergatik Gai honen inguruan duzun iritzia edo ikuspuntua argi utzi nahi
duzulako.

Lehengoan, egunkaria irakurtzen ari zinela, iragarki honekin egin zenuen topo:
Bideozaintzaren inguruko dokumentala gaur gauean, ETB1en
Bideozaintzaren fenomenoa aztergai izango da ETB1 kateko Mila begi dokumentalean
gaur, 23:05ean. Lehen munduko herrialdeak beldurraren gizarte bilakatu dira eta
herritarren ongizatea eta segurtasuna bermatzeko ezkutuko kamerak jarri dituzte.
Alabaina, gai horren inguruan zalantza eta eztabaida sortzen duten galdera sorta
egingo dute dokumentalean: Zenbat kamera daude Euskal Herriko kaleetan? Non
dago segurtasunaren eta askatasunaren arteko muga? Gaizkileak harrapatzeko,
kaleetan kamerak jartzea ongi dago? Mundua gero eta kontrolatuago izateko neurriak
hartzen dituzte, baina mundua gero eta seguruagoa da?
 © berria.info


*Oharra: Galdera hauek gaia jorratzeko lagungarriak izan daitezke. Ez da beharrezkoa guztiei
erantzutea.





viernes, 22 de noviembre de 2013

KIROLA ETA ADINA

 2. ikasgaian kirolaz mintzatu behar duzu, adinaren ikuspegitik ikusita. Hona hemen zenbait kontu, lagungarriak izaten ahal direnak.
Kirola beti al da osasungarria? Edonork edozer egin al dezake? Ona al da herriko proba horietan izaten den lehiakortasuna? Zeintzuk dira kilorik osasungarrienak? Zure inguruan, gazteek gero eta kirol gehiago egiten al dute? Gizarte honetan kirolak badu merezi beharko lukeen tokia?
Saia zaitezte berridazketetan erabili genituen esamoldeak-eta zuenganatzen: nahiz eta, ohi, -t(ze)agatik, -t(z)en...

jueves, 21 de noviembre de 2013

LAGUN BATEN E-MAILA JASO DUZU.

Lagun baten e-maila jaso duzu.
Erantzun zure lagunaren e-mailari.
E-mailak gutxi gorabehera 180 hitz izan behar ditu.
ZIRRIBORROA EGITEKO ORRIA
Aspaldiko, lagun!
Atzo Enekorekin elkartu nintzen eta iazko oporretan
Argentinan egon zinela esan zidan. Zoragarria, ezta?
Nik ere joateko asmoa daukat baina oraindik ez dut
ezer prestatu. Horregatik, informazioa eskatu nahi dizut:
zerez joan zinen, non egiten zenuen lo, zenbat diru
eramatea komeni den, zer ikus daitekeen, nolakoa den
jendea, arazorik izan zenuen...eta bururatzen zaizun
guztia.
Mesedez, erantzun azkar.
Lur