martes, 21 de abril de 2015

ZER EGIN ORAINDIK ESKOLAN HASI EZ DIREN HAUR TXIKIEKIN?

Iritzia emateko, zure esperientzian edo ingurukoenean oinarrituta, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu: Lan egiten duten gurasoen arazoa Zer egin haurrekin: etxean zaindu ala haurtzaindegi batera bidali? Nori eskatu laguntza: aitona-amonei ala ezezagun bati? Erakundeen papera (diru-laguntzak, bi urteko gelak...) Aukera bakoitzaren alde onak eta txarrak.


domingo, 19 de abril de 2015

Non geratu dira garai bateko jokaera eta manera onak?

Euskaltegian argitaratzen den aldizkari batean, eztabaidak egiteko eta iritziak biltzeko atal bat ireki dute. Ikasleen iritziak jasotzeko lekua egin dute. Ikasleen artikuluak sailean.
Aste honetako gaia hau da:
Non geratu dira garai bateko jokaera eta manera onak?
Artikulu bat idatzi zure iritzia emateko. Gutxienez,200 hitz idatzi behar dituzu.
Zure iritzia idazteko, nahi baduzu, ondoko puntu ha
uek erabil ditzakezu:
Lehengo ohitura eta manera onak zeintzuk ziren? Eta
oraingoak?
Kalean zer ikusten da?
Familietan nola jokatzen da? Gurasoekin? Zaharrekin
? Haurrekin?
Eskoletan? Irakasleekin? Ikaskideekin?
Gazteek elkarren artean? Helduekin?
Agintariekin...?
Zer hobetu da? Zer galdu da?
Zein dira zuretzat manera edo jokabide onak? Eta txarrak?
Zer aldatuko zenuke? Eta zer ez?



lunes, 13 de abril de 2015

AZALA SALGAI

BERRI HAU IRAKURRI DUZU EGUNKARIAN: PUBLIZITATEA GORPUTZEAN TATUATZEN HASI DIRA AMERIKETAKO ESTATU BATUETAN, ETA SALMENTEK NABARMENKI GORA EGIN DUTE DENBORA GUTXIAN.


Iritzia emateko, nahi baduzu, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
Zer iruditzen zaizu berri hori?
Gurera ere helduko dela uste duzu? Zergatik?
Nolakoa zen lehen publizitatea? Eta gaur egun?
Badu gauza onik? Txarrik?
Zein da gustuko duzun publizitate mota? Zein ez?
Iragarkiei buruz zer esango zenuke?
Zer lortu nahi dute? Lortzen dute helburua? 
Zein izango da publizitatearen etorkizuna?