jueves, 22 de enero de 2015

NOLA ERABILTZEN DUGU ESKUKO TELEFONOA?

Badirudi, gaur egun, nahitaezkoa dela eskuko telefonoa erabiltzea. Iritzia emateko, nahi baduzu, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
Noiz, nola, zertarako erabiltzen duzun eskuko edo sakelako telefonoa
Bizi daiteke/zaitezke telefono mugikorrik gabe?
Zure inguruan ikusten duzuna (gazteak, haurrak...)
Telefonoa erabiltzeko lehengo eta oraingo ohiturak alderatu
Eskuko telefonoen abantailak eta desabantailak
Telefono konpainien jokabidea, negozioa...
Telefonoen gastua
Arazorik ikusiz gero, egoera aldatzeko proposamenen
bat
Gomendioren bat telefonoak erabiltzeko orduan 
 
................................................................................

HIRIA ETSAI BIHURTZEN DENEAN

Hiria etsai bihurtzen denean

Egoera:
Udalak kultur etxe berria egiteko asmoa du, baina aurkeztu
duen proiektuan ez ditu zaindu ezinduei dagozkien eskubideak.
Udalaren ustez, ekonomiaren aldetik ezinezkoa da.
Egitekoa:
Herriko aldizkarira zure iritzia bidaliko duzu, eta, horretarako:
- Azaldu nolakoa den zure herria ezinduen
mugikortasunari begira.
- Adierazi zure ustez merezi duen kultur etxea
baldintza horietan egitea.
- Proposa ezazu irtenbideren bat.
Egitekoari erantzuteko, nahi izanez gero, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:
• Ezgaituen eskubideak.
• Udalaren aurrekontua.
• Herritarron erantzukizuna.
 
 

domingo, 30 de noviembre de 2014

Zinema-areto handia itxiiko dute



Euskaltegiko aldizkari elektronikoan albiste baten inguruko iritziak bildu nahi dituzte.
Albistea hau da:
Zabalik zegoen azken zinema-areto handia itxiko dute datorren hilean
Idatzi zure iritzia. Horretarako, zure esperientzian edo ingurukoenean oinarrituta, ondoko puntu
hauekerabil ditzakezu
:
Zergatik itxi dira garai bateko areto handiak?
 Zer galdu da?
Gaur egun jende gutxiago joaten da zinemara? 
Zergatik?
Zein aukera berri dauzkagu orain? 
Zein dira abantailak eta desabantailak?
Nolakoa izango da etorkizuna? 
Nola aldatuko dira gure ohiturak? 

Kaleko CD-saltzaile ibiltariak

Herriko kaleetan CDak saltzen zituen paperik gabekoa epaitu egingo dute.
Idatzi zure iritzia. Horretarako, zure esperientzian edo ingurukoenean oinarrituta, ondoko puntu
hauek erabil ditzakezu
:
Zer iruditzen zaizu berri hau?
Herri batzuetan horrelakoak aparteko auzo batera eramatea proposatu dute.
Horrelakorik erosi ohi duzu?
Zein dira merkatu honen ondorioak?
Egileen kexak bidezkoak dira?

Xenofobia

Zer den, zein kasutan ikus daitekeen, adibide ezagunak, zer egin xenofobiaren kontra. Osatu 150 hitzeko idazlan bat.

Auzoko aldizkaria

-12-
IDAZMENA
Egitekoa:
Zuzendariari gutuna. Auzoko/ herriko aldizkarira gutuna bidali.
Egun batzuk eman dituzu oporretan. Era guztietako arazoak izan dituzu, bai
bidaian zehar eta baita egon zaren lekuan ere.
Bidaia agentzian erreklamazioa egin duzu, baina ez dizute kasurik egin.
Orain gertatutakoa salatu nahi duzu eta herriko edo auzoko aldizkari batera gutuna
idaztea bururatu zaizu.
Aldizkariko atal honetara bidali zure gutuna:
>>
zuzendariari
Auzoko aldizkariak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Helbide honetara bidali behar dira, izena eta herria adierazita:
Auzoko aldizkaria, kale nagusia, 35667.iritzia@auzoko.info.

viernes, 17 de octubre de 2014

NIRE NEURRIKO LANA

Adiskide batek atzerrira joan eta lan bat bilatu du. Beste lan baten berri eman dizu, eta zuk ez duzu onartu, zenbait kontu direla eta. 12 lerroko e-mail batean kontatu behar diozu zein den zure gustuko lana, bilatzen ari zaren zure neurriko lan hori. Ikasgelako materiala erabili.