Heldu den urtean, adio esango diozu gure ikastetxeari. Joan baino lehen, kontatu eskola garaiko oroitzapenak, Lehen Hezkuntzakoak alegia, eta gero Irubiden izandako esperientzia. Une goxo eta une latz bana kontatu behar dituzu gutxienez.
martes, 11 de octubre de 2016
lunes, 19 de septiembre de 2016
MUGIKORRAK ETA ADIN TXIKIKOAK
Adin txikikoak eta mugikorrak: komentatu taldean (Ikasbil)
Erreportaje honetan mugikorrek adin
txikikoengan dituzten zenbait arriskuri buruzko iritziak eta
adierazpenak entzungo dituzu. Entzun aurretik, erantzun galdera hauei
eta komentatu taldean. Oharra: erantzunak apuntatu, ziurrenik azken atazarako ondo etorriko zaizkizu.
| 1.
Telefono mugikorrak haurrei gero eta lehenago oparitzen zaizkie. Arazo
bat dela uste duzu? Zein adinetik aurrera beharko luke? 2. Emilio Calatayud epaileak mugikorrei ikusten dizkien hiru arrisku aipatuko ditu. Zein dira,zure ustez, adin txikikoentzat dituzten arriskurik handienak? * Informazio arriskutsua eskuratu dezakete. * Pribatutasuna galtzen dute * Delitu egiteko tresnak izan daitezke Beste arriskurik? ..... 3. Izan ditzaketen arriskuetatik babesteko neurri egokia da gure seme-alaben mugikorrak kontrolatzea? Zein kasutan bai/ez? |
|
lunes, 16 de noviembre de 2015
Azterketako idazlana
Azterketarako idatzi zenuen idazlana sar ezazu txoko honetan. Gainerako ikaskideek zuzenduko dizute zure testua, eta gero zuk, zuzenketak ikusita, azken zuzenketa egin beharko duzu.
sábado, 9 de mayo de 2015
MUSIKA JAISTEA
Musika Internetetik dohainik jaisteko ohituraz idatzi behar duzu. Iritzi-artikulua egin behar duzu.
CD salmentak: –%30 • Gazteek Internetetik dohainik jaitsi•Dohaineko deskargek musika industria kolokan •Deskargen aurka, Europako gobernuek neurri gero eta zorrotzagoak• Sarean milioika abesti
salgai: iTunes, Ibaimusik...• Musikari asko ospetsu Interneti esker• Espainiako SGAEk musika jartzea denei kobratu nahi:
tabernak...• Kerobiak bere disko berria sarean dohainik
lunes, 4 de mayo de 2015
KRISIA NABARITZEN AL DA ZURE INGURUAN?
AZALPEN TESTUA. EGUNKARI BATEK ZABALDU DUEN FORO BATENTZAT. GAI HONEN INGURUAN DUZUN BIZIPENA AZALDU BEHAR DUZU.
martes, 21 de abril de 2015
ZER EGIN ORAINDIK ESKOLAN HASI EZ DIREN HAUR TXIKIEKIN?
Iritzia emateko, zure esperientzian edo ingurukoenean oinarrituta, ondoko puntu
hauek erabil ditzakezu:
Lan egiten duten gurasoen arazoa
Zer egin haurrekin: etxean zaindu ala haurtzaindegi batera bidali?
Nori eskatu laguntza: aitona-amonei ala ezezagun bati?
Erakundeen papera (diru-laguntzak, bi urteko gelak...)
Aukera bakoitzaren alde onak eta txarrak.
domingo, 19 de abril de 2015
Non geratu dira garai bateko jokaera eta manera onak?
Euskaltegian argitaratzen den aldizkari batean, eztabaidak egiteko eta iritziak biltzeko atal bat ireki dute. Ikasleen iritziak jasotzeko lekua egin dute. Ikasleen artikuluak sailean.
Aste honetako gaia hau da:
Non geratu dira garai bateko jokaera eta manera onak?
Artikulu bat idatzi zure iritzia emateko. Gutxienez,200 hitz idatzi behar dituzu.
Zure iritzia idazteko, nahi baduzu, ondoko puntu ha
uek erabil ditzakezu:
Lehengo ohitura eta manera onak zeintzuk ziren? Eta
oraingoak?
Kalean zer ikusten da?
Familietan nola jokatzen da? Gurasoekin? Zaharrekin
? Haurrekin?
Eskoletan? Irakasleekin? Ikaskideekin?
Gazteek elkarren artean? Helduekin?
Agintariekin...?
Zer hobetu da? Zer galdu da?
Zein dira zuretzat manera edo jokabide onak? Eta txarrak?Zer aldatuko zenuke? Eta zer ez?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





